Karrikiri Literaturiaren III. edizioan

2011/05/30

Karrikiri elkarteak heldu den asteburuan (hilak 3, 4 eta 5) Bizkaiko Larrabetzu herriko Literatura Eskolaren ekimenez eginen den Literaturia euskal liburuaren jaialdiaren 3. edizioan parte hartuko du bere denda mugikorraren bidez.

Iruñeko euskara elkarteak hainbat argitaletxeren liburuak eramanen ditu, literaturzaleentzat ezezik euskal kultura maite duen edozein lagunari zuzenduta dagoen euskal literaturaren festara.

Azoka bat baino gehiago izateko asmoz sorturiko ekimen hau 2009an sortu zen eta bere xede nagusia euskal literaturaren plaza izatea da; euskarazko liburuak ezagutzera emateaz gain, haien inguruan gogoeta egin eta ongi pasatzeko gunea bilakatzea.

Horrela bada, herrian jarritako karpan liburuak ikusi eta erosteko aukera izateaz gain, Literaturiak iraunen dituen hiru egunetan zehar errezitaldiez, irakurtaldiez, antzezlanez, bertso saioez eta euskal literaturaren inguruko beste hainbat ekimenez gozatzeko parada izanen da.

Literaturiari buruz zenbait hedabidetan agertutako informazioa:

- Irakurri Literaturiaren 3. edizoaren inguruan Uberan.org webgunean Gotzon Barandiarani eginiko elkarrizketa.

- Berrian ateratako artikulua.


Honatx egitaraua:

Ekainak 3, ostirala

• 19:30. Harrera ekitaldia, Kukubiltxo antzerki taldearekin, Anguleri kultur etxean.

• 23:00. Ruper Ordorikaren kontzertua, Anguleri aurrean.

• 00:00. Hudaltzainak, Hori Bai gaztetxean.

Ekainak 4, larunbata

• 10:00. Literatura eskola, Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola? titulupean. Anguleri kultur etxean.

• 12:00-15:00. Liburuen aurkezpenak, plazan.

• 12:00. Trikiti emanaldia, Literaturiatxuaren barruan.

• 13:00. Ipuin kontalari ibiltaria eta ilustrazio tailerra, Literaturiatxuaren barruan.

• 15:00. Bazkaria, eskolan.

• 18:00. Kukuke antzerki eskolaren lanak Anguleri aurrean, Literaturiatxuaren barruan.

• 20:00. Erlea aldizkariaren 4. zenbakia aurkeztuko dute Bernardo Atxagak eta zenbait sortzailek, plazan.

• 23:00. Anari, Mursego eta Napoka Iria. Jon Miner eta Intxixu Lotien Banda. Bi hitz & Beats. Hori Bai gaztetxean.

Ekainak 5, igandea

• 10:00. EHAZEk antolatuta, antzerkiaren eta literaturaren arteko harremanari buruzko solasaldia, Angulerin.

• 12:00-15:00. Liburuen aurkezpenak, plazan.

• 15:00. Bazkaria, eskolan.

• 16:00. Bertso trama literarioa, plazan. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Josu Goikoetxea.

• 18:30. Mikel Martinezen ipuin kontaketa, Hori Bai gaztetxean.

• 19:00. Hura ez da lekua lana, Hori Bai gaztetxean.

• 20:00. Poesia errezitaldia Hori Bain: Miren Agur Meabe, Jon Benito, Paddy Rekalde, Josetxo Azkona, Asier Serrano eta Antonio Casado de Rocha.

 

 

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza

 

 


Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Topagunea
Xabier karrika, 4. 31001. Iruñea. Tel. 948 225 845