Denda birtuala

Denda birtuala

Euskal agenda

Adi lagun! Agenda google calendar tresnaren bidez egin dugunez, gaztelaniaz ikusiko da Googlek euskaraz jarri arte

Agenda osoa ikusi nahi izanez gero hemen klikatu

Nabigatu euskaraz

Hizkuntza aukeratu
eta barre egin

Google Translateren bidez web gune hau beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanen duzu

Karrisolasa

 

Egunkari, aldizkari, liburu, internet eta gizarte sareetan hainbat artikulu, ekarpen eta testu interesgarri irakurtzeko parada izaten dugu maiz, baina horien inguruan patxadaz solastu eta iritziak elkar trukatzeko aukera gutxi izaten dugu.

Bada, hori guztia kontuan izanda, Karrikiri elkarteak euskal kulturari dagozkion gaiak jorratzeko foro bat sortu du eta horretarako Karrisolasa izeneko proietua martxan jarri du.

Gure asmoa lagun giroan bildu eta gure kulturarekin zerikusia duten hainbat gai, artikulu, ekarpen eta bestelakoak elkarrekin aztertu eta eztabaidatzea da. Eta horretarako Bixente Serrano Izko idazlearen laguntza izanen dugu Aitor Etxarte Karrikirikidearekin batera.

Foro informal hau hilero egiteko asmoa dugu, parte hartuko duten lagunei aldez aurretik bertan aztertuko den informazioa helaraziz.

2011-03-16 Hautua (Hizkuntza plangintzak). Lionel Joly. Jakin aldizkaria.180.
2011-04-13 Euskal komunitatea Interneten indartzeko zenbait irizpide. Lander Arbelaitz. Argia.com/Zuzeu.com
2011-05-18 Euskaltzale apolitiko histerizatuei kritika (Hizkuntza eta politika). Imanol Galfarsoro. http://basque.criticalstew.org
2011-06-15 Basabürüko gazteak. Hizkuntza eta nortasuna (Euskara eta gazteak). Josu Martínez. Maiatz aldizkaria
2011-10-19 Bilingual: Life and Reality (Elebitasunaren mitoak). François Grosjean. Neuchatel Unibertsitatea
2011-11-16 Autopsiarako frogak. (Pasarte aukeratuak). Koldo Izagirre. Susa argitaletxea
2012-01-18 Niretzat euskara euskaldunen komunitatea da (Joxe Azurmendiri eginiko elkarrizketa). Miel. A. Elustondo. Administrazioa euskaraz aldizkaria.74
2012-02-15 Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da Nazionalismoa (Juan Carlos Moreno Cabrera). Miel. A. Elustondo. Administrazioa euskaraz aldizkaria.73
2012-03-14 Hizkuntza-politika eraginkorraz (Kontseiluaren txostena). Xabier Mendiguren Bereziartu. Jakin aldizkaria. Euskal kultura 2011
2012-04-18 Katalanaren aldeko estrategia berriak. Josep-Anton Fernández Montolí. Udaltop 2011
2012-05-16 Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka.. Mikel Zalbide. Bat Soziolinguistika aldizkaria.79. 80. 2011
2012-06-20 Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera. Albert Bastardas. Bat Soziolinguistika aldizkaria.81. 2011

Euskalerria irratiak Aitor Etxarteri eginiko elkarrizketak

Iruñeko UdalaEusko JaularitzaUdalbide-Udalbiltza